3.- Non lor dezaket birus jakin bati buruzko informazioa?

Txostenek detektatutako eta desinfektatutako birus baten izena erakuts dezakete. Titanium Antibirusa 2004k birus bakoitzaren ezaugarri nagusiei buruzko informazioa dauka. Informazio hori kontsultatzeko, egin honako hau:

  1. Joan Hasiera menura.
  2. Hautatu Datu gehiago ikusi aukera.
  3. Pantaila bat agertuko da, eta bertan Birusen zerrenda ikusi aukera hautatu behar duzu.
  4. Idatzi laukian informazioa lortu nahi duzun birusaren izena eta sakatu Bilatu botoia. Gero, hautatu birusa zerrendan.
  5. Eskuineko laukian (Birusaren deskribapena), birusaren ezaugarri nabarmenenak agertuko dira.

Birus horri buruzko informazio sakonagoa kontsultatu nahi baduzu, joan zaitez Panda Software-ren web orrialdeko Birusen entziklopediara.